Entrar

El país que queremos

Ese país no es el que queremos. Por eso se ha creado la red para el cambio.

Manifiesto de la Red para el Cambio

Por otro lado, varias plataformas por el cambio han estado funcionando estos últimos meses. Presentamos aquí documentos de varias de estas plataformas.

 

Tags: plataformas

Comentarios

Jon dijo Enero 30, 2009 15:23

Funtsean bat nator proposatzen duzuen aldaketarekin. Hala ere, gabezia garrantzitsua ikusten diot. Herri honetan pairatzen dugun beste giza eskubideen amaitzea ez duzuela eskatzen. ETAko presoek euren sorterritik hurbil dauden espetxetan ez egotearekin, beraien senitartekoei ehunka kilometro egitera behartzen dugu astero. Lortu nahi zena, giza eskubide urraketa ororekin bezala, ez da lortu. Lehenik eta behin, beste preso guztiak bezala, ETAko presoak pertsonak da, eta ezin da beraien hurbilekoak gertu sentitzeko duten oinarrizko eskubidea urratu. Patxiri ausardia eskatu nahi diot Estatuari, honekin, hala nola inkomunikazioarekin amaitzeko eskatzeko. Giza eskubide guztiak guztiontzat.

Honekin batera, alderdi politikoaren legearen bidegabetasuna adierazi nahi dut. Pertsona hauek bizitzaren gainontzeko atal guztietan beraien eskubideak mantentzen badute, zergatik ez politikan? ETAk politikariez gain, atal desberdinetako pertsonen aurka egiten du, eta herritar moduan hauen aurka azaltzea funtseskoa iruditzen zait, horietan guztietan. Pertsona hauen eskubideak aldiz, soilik arlo politikoan bertan behera utzi da. Badakit hemen islatzen dela hobekien ez dutela ETAren aurka egin nahi, edo hobe esanda, beste moduan aurre egin behar dela uste dutela, politika eta biolentzia nahastuz, ezin dena egin, baterazina dena. Biolentzia erabili edo Zigor Kodean ezarritako deliturik ez burutu bitartean ordea, politikan aritzen utzi behar diegula iruditzen zait, ideia hoberenez hemen irabazten saiatzeko, euren kontraesana agerian utziz. Biolentzia amaitzen lagundu ordez, neurri honen bidez biolentziara gehiago hurbil daitezen laguntzen dugu, ETAri Estatuaren aurkakoa argudioa ematean. Bilatu nahi dugunaren aurkakoa lortzen dugu. Pertsona hauek gizartean, leku garrantzitsuenean, askatasun osoz egoten jarraitzen dute.

Honegatik guztiagatik, hauen inguruko aldaketa ez proposatu, honen alde lan ez egin bitartean, ezin zaitut bozkatu Patxi, garrantzitsuenean huts egitean. Nire aukera, zuk proposaturiko politika egiteko modu berriaren, eta giza eskubide guztien aldekoa da. Bata bestea gabe ez dela posible uste dut. Eta tamalez, aipaturikoa defendatzen duen alderdirik ez dut topatzen. Boto zuriaren alde egin beharko dut ziur asko hauteskunde hauetan